eten

atx



etentaldea@gmail.com



       
        
agenda

-
-
-
-
-
-




Albisteak

Jawbox taldearen "Motorist" kantua
2004an Berako MIK estudioan grabatua
argitaragabea
ENTZUN / JAITSI


ATX!
2012ko martxoko egun batean grabatu genituen gitarra eta bateria
2013ko abuztuko egun batean grabatu genituen ahotsak
2015eko urtarrilean burutu genuen lan guztia

Unaik bateria jo eta abestu zuen.
Ibonek gitarra jo eta abestu zuen, baita grabaketa eta aurrenahasketak egin ere.

Denbora tarte horretan Tzesneren esku jarri dugu material guztia, nahieran landu zezan.

Artelan guztia Jon Martinek marraztu du.

Tzesne, Jon Martin, Ane Arana, Arrate Lopez, Ima Paralux, Ibon Aguirre, Jebota, Silvia Buendía,
Iñaki Díez, Susana Jodrá eta kanta hauek ernaldu zirenetik disko honetaz interesa agertu duzuen guztioi
eskainia.

Orain zeuenak dira.

herriko(p)ia

artoartian.org
seriesnegras.org


etentaldea.net


bokale   

ATXilofilia

nor, non, noiz jo?

nor utzi gor?

nork beharko aitor?



makinATXo bat gorpuzki

lepo bat

garondo bat

uzki bat

bularrezur bat

kokots bat

gibel bat

bare bat

mingain bat

bihotz bat

eztarri bat

sudur bat

urdail bat


orpo bi

ukondo bi

biriki bi

tinpano bi

sudurzulo bi

galtzarbe bi

heste bi

betzulo bi

giltzurrun bi

oin-bular bi

hortzoi bi

kornea bi

belaun bi


lau letagin



mATXiruloaren ATXimurra

non daude zure printzipioak? Begiratu zure zapaten zolan.



mATXitxakoko porrusalda
43.456952, -2.752162

well done.



pATXadaz, soseguz

berandu heldu zinen berriro, betiko.

desertuko oasian ito zara.



barATXuriaren dantza

dobla, hainbat jaso ditut baratzean

pika, nire eskuekin aztarrika

jauzi, san martin aitzin nituen erein

ezker, zu bezain lirain eta eder


erdizka lauetan


ebats, ez itzazu egosi, ez itzazu gal

zote, egin kasu, ez izan kixote

zeina, ez zaitez berakatzaz erdeina

eskuin, eta betiko duzu zurekin


ez fini, ez fini, ez fini, ez fini




txintxoaren mehATXua

ez salatu, izan zintzo!



AT

Zure izerdia politikoa da

Zure taupadak politikoak dira

Zure ohea politikoa da

Zure algarak politikoak dira

Zure lanpostua politikoa da

Zure hizkuntza politikoa da

Zure oporrak politikoak dira

Zure irainak politikoak dira

Zure malkoak politikoak dira

Zure jainkoa politikoa da

Zure musika politikoa da

  X!

Zure lotsariak politikoak dira

Zure jantziak politikoak dira

Zure agurra politikoa da

Zure mozorroa politikoa da

Zure ametsak politikoak dira

Zure bazka politikoa da

Zure bozka politikoa da

Zure etsaiak politikoak dira

Zure lagunak politikoak dira

Zure etxea politikoa da

Zure musika politikoa da





Leopoldoren mATXetea


Bizitza oraindik gordetzen

den lekutik harago, geratzen da

erresuma bat, geratzen da hilzoria

lantzea erregeak bezala,

hilzoriaren lore lohia

erresuma bailitzan loraraztea:

dena prostituitu nuen honek,

nire heriotza ere prostitui dezaket

eta nire hilotza azken poema bihurtu.


(Leopolo Maria Paneroren “Dedicatoria” olerkian oinarrituta)



izotza dATXekio

izotz, bor-bor



fATXa al zara?

ezetz diozu

ukatzen duzu

gaitzesten duzu

nik zalantza handiak ditut



tATXarik gabeko iruzurra

porrota iruzurra da

arrakasta iruzurra da



txATXuaren kalejira

ez zara inoiz sentitu arrotz zure etxean bertan?

ez ote zara zeu izango sobera dagoena?