lanak

 




eten

lanak

audio

emanaldiak

irudiak

harremanak

loturak

               


 
kaseten (2009) labeatzomorroen
bibisekzioa
(2008)
ertzean
(2004)
eten
(2000)
bildumak


kaseten
kaseten




labeatzomorroen bibisekzioa


Ahitua naiz, ez dakit zer egin
Ahitua naiz, hau bai gogaikarri
Horrela bizi beharrak sumintzen nau aski.
Ahitua naiz, ez dut zertan poztu
Ahitua naiz, hotzik ere ez dut.
Inguratzen nauen izotza
orain ezin urtu.
Luze, urteak dira ta bertan gozo
egon izan naizela dirudi,
ezin aldatu eta ezin bizi ta ohartu egin naiz:
horrela jokatu izana
damutu egin zait.
Ahitua naiz, damuak, hainbeste.
Ahitua naiz, ta (orain) hainbat atsekabe
Holako hitz sakonek
harrera ona omen dute

Entzun, holan eingo dugu:
Hemeretzi nik, bakarra zuk.
Ehuneko bost gutxi al da?Pentsa zertxobait badela
Taxman
Abestu nahi?, zerga ahoan
Dantzatu nahi?, zerga oinan
Irakurri nahi?, zerga begian
Larrutan nahi? zerga aluan
Taxman
Ez galdetu zertarako dan
Taxman, Ibon jauna
Gehio ordaindu ez baduzu nahi
Taxman, mister Unai
Aholku bat ororentzat:
Egin gure bazkideak

eta nireak izango zarete

 

Bizkai sakoneko herrixka batean, taberna batean, zerbezatan bizi zen Roke Arizkun. Behin gizon batek zerbeza ostu zion, begian kolpea jo, alboko tabernara joan,
ta Rokek esan zuen “harrapekot”.
Beraz, egun batez erabaki zuen ohiko taberna utzi ta albokora joan, ta bere zerbezaz jabetzea 

Roke Arizkunek taberna miatu zuen Garagardo-ebaslea atzemateko Rokek bere ur-pistola prest zuen etsaia ikusitakoan blaitzeko. Antza, etsaiak poteoa izorratu zion Rokeren zerbeza faboritoa ostuta. Zerbezaren izena Lager zen baina denek Lagernikesa deitzen zioten. Baina Lager eta lapurra, izenez, Maddi, kaleko hurrengo tabernan zeuden. Roke bertan sartu, konketan
 ura kargatu ta mehatxu egin zuen: “tiro egingot”. Baina Maddik ere ur-pistola zeukan eta lehenago blaitu zuen.

Tabernariak lehorgailua ekarri ta Roke lehortzen hasi zen. Esan zion “motel, azkenetan zauz” ta Rokek erantzun “busti baino ez nau egin ta hobeto egongo naz mozkorra pasaten jatenean” Baina lehorgailua indartsuegia zen eta odola ere lehortu zion. Rokerenak egin zuen gehien preziatzen zuena salbatzeko

 





Astebete in dut papera eskuan
astebete halaber gitarra lepuan
ismael hori lez ni bai alua
orain gris gris, dana gris

 

BERT

              entzuizu, adi!

BERT

              zure bila aspaldi

BERT

            ta  zugan itsuan

BERT

 

Lehenago dena zen hartu ta segituan, tantaka etortzen ziren notak burura. Baina bapatean heldu da anabasa, horregatik natortzu erantzun bila

 

Lehen uste nuen ideiak nitula

Ohartu ere ez mailegu zirela

Ezaren lurraldean amildu ahala

Hau plajioa da disko osoa bezala

 



Ugerrak ez du, ez, botoia tapau urteak pasa ahala

gero STOP eta ON eta euforiak darrai. Tira! ukitu bez botoia ta segi, arren!

Ezin duzu doinu gaitz hori oroitu?
han goian dagoen
fabrikatzarrari beitu
senti senti senti,
senti dezaket
umel bazaude, ni aldiz egongo naiz laster… tente-tente

 

Builak gaitu gogaitu eta alfertu

gogor iraun fauna honetan antzeztuz

deitu, deitu, deitu deitu ahal bezain laster

umel bazaude, ni aldiz egongo naiz laster… tente-tente


Lukas, 13.5

 

Builak gaitu gogaitu eta okertu

gogor iraun fartsa haiek oroituz

deitu, deitu, deitu, deitu ahal bezain laster

umel bazaude, ni aldiz egongo naiz laster…

 

bultza! tente-tente!

 


onddoak bildu
ondo frijitu
tripan opildu
ta lokartzean zurbildu
Entzun!
Zelatari beti
Entzun!
Zelatari beti
ate atzean
errezeletan
mahai azpian

Lukene deslai da bilbon.
Lukene iantzi lasterka doa azken metroa hartzera, baina alferrik, bere bidetik etxera datozen azkenak bertan dira, berandu da.
deslai dabil bilbon, txakur baten antzo, deslai dabil bilbon, erlojua orpoz orpo
Txaber Arestik berripaperak saltzen ditu Prim kalean, hainbat bezero, agurrak zero, dirua utzi ta atzera metrorantz doaz.
Deslai dabiz bilbon, txakur baten antzo, deslai dabiz bilbon, erlojua orpoz orpo
Lukene Iantzi, etxera heldu da gaueko ordubietan. Goiza heldu da, Txaber Arestik Berria eman ta atzera metrorantz doa, berandu da
deslai dabil bilbon, txakur baten antzo, deslai dabil bilbon, erlojua orpoz orpo


 

gora


 

ertzean


aldez aurretik ezarri euskuen eskribitzeko arkatza ta ulertzen ez dogun hiztegi mardul ta zaharkitua,
ta erabili behar doguz.
belarriak tapatzen dabezen altzairuzko hatzamar hotzak urtuko dituan kandela hauskorraren argipean aterpea hartzen dogu…
bitartean , gure altzairuzko uhinak hedatzen saiatzen gara lotuko gaituen haria luzatu ahal izateko

so egin zelan aspertzen diren nire liburuak, hitzak nekatu dira atseden hartzeaz. lerroz aldatu, hurrengo orrialdera pasatu dira, ihesi, ikustezin bihurtzen dituen hautsari putz eginez
so egin, zelan azkartzen diran nire hitz aspertuakesaldi berrietan egokitu nahian

     

presaka, ez dakit zergatik, korrika, inora ez heltzeko, jauzika, oztoporik gabe atzera, beldur naizelako. lasterketa honetan bigarrenak saririkeskuratuko ez balu bezala bizitzea tristea da. ukabila, besteei sartuz, bultzadak, alde guztietatik, aurpegi desitxuratuak, mundua, leku itsusia

denok amesten dugu, guztiok berdin ez. beraien kaioletan gabaz amesten dutenek,esnatzean handikeria, hutsaren islada baino ez dute. kaioletatik at egoten saiatzen den orok egunero amesten du, begiak zabalik. horiek dira arriskutsuak, ametsak egia bihurtzen dituztelako

 

adreiluak margoz estali dira baina oraindik ditugu harri itsusiak, xarmagabeak, deformatuak, zapaldu nahi ez duzun lekuan.
mugitzen dira, bai, ez dira itsatsirik gelditzen, batetik bestera zirkin egiten

 erloju gabeko denboran bizi nahi dut, ez iparran, ez hegoan etxerik gabeko herrian baina, hara non datozen segunduak, minutuak, mendeak ametsetako karta gazteluak suntsitu nahian

 

nago ezinezkoa dela, pairatzen dugun egoerak lehertu behar duela, nago eguna heltzeko egunek joan, (egunek) etorri behar dutela, nago igaro behar duela egunak beste egunek lain ordu dituela eta iragango dela besteak bezain gazi, besteak bezain geza. egunak argi, gauak ilun, egunak eguna ez ezik gau iluna dakar ere, eta argiak itsutzen gaituen eran, gauaren ilunak ez digu ikusten uzten. bestela, beste kabroi batzuek begiak braust aterako dizkigute, ta begirik gabe egingo dugu aurrera, eskuak begi, baina atzera ez. nago ikusgarria dela, ukigarria dela, nago eguna ere besarkatzen egongo garela, nago eguna ere eskuekin laztantzen eskuak erauzten badizkigute ere




diskoa deskargatzeko sar zaitez audio atalean
 


gorap


eten (2000)


ezinegona

kezka garratza, ezinegona,
estalezina agerian,
begirada gehiegi nigan

zama astunegia, ezinegona,
akatsaren ondorenak,
hondamenaren islada

keinu adierazkorra, ezinegona
erruaren saria nere baitan geratu da

biharko euriak

gureak egin du, baina lasai nago biharko euriak  guztia eramango baitu, ohiko arazoak, betiko tristura,  haizez beteriko ametsgaitzak.
gureak egin du halaxe omen dio planetaren errege sentitzen den kabroi krudelak. jendearen barrea, lotsaren zama, metal zikinaren kiratsa.
baina non dago irtenbidea? askatasunik gabeko lekuetan?
 


katxondeoa

politikari handiak kafeetan biltzen ziren gezurrak asmatzeko, kafeetan biltzen ziren gezurrak asmatu eta kontatzeko, gezurrak asmatu eta sinisteko, gero prentsaurrekoetan biltzen ziren, dotore-dotore, gezurrak zabaltzeko eta telebistan agertzeko. eta telebistari esker orain badakigu katxondeo horri "demokrazia" deitzen zaiola

iker "txiki"

gela horietako hormak ez dira gardenak

zure garraxiak entzuten genituen,
zure odola usaintzen genuen,
minaren adierazlea airetik zebilen,
hala ere han ez zen ezer gertatzen

esku mingarrien arteko panpina zinen,
giltzapeko jolas lazgarrien zioa,
jolastoki itxian jokalariak nagusi,
euren arabera han ez zen ezer gertatu

 puxkar artean

epaia zuten beraien artean,
belarri handituak esaten zuen
sudur luzedunak bota zuela puxkarra eta honek alderantziz izan zela

hilabeteak daramatzate auzian
nik ez dakit, baina bata edo bestea izan norbaiten kakalarria autobusean gindoazen guztiok
sufritu behar izan genuen

iker "txiki"
 


 zurbil

grabitatea errege alkoholaren bidaian, gorputzak pilaturik eta egiak agerian. zikintasun lausoa burmuinaren galeran, barrearen algarak, gorrotoak kalean. nor den nor jakin barik, argitasuna somaturik, zertarako edan dudan ezin ulerturik. jende artean inor ikusi gabe, pixkanaka begiak iztera iritsi arte, tabernaz taberna irteera non ote?, edalontziari begira ezin esan ezetz. zer den zer jakin barik, isiltasuna entzuterik, nere niaren arrastoak oraindik aurkitzerik, nekearen fragantzia ilunak, keaz estalirik

 

etxea leihotik

egia diren gezurrak,
benetako faltsukeriak,
sentimendu zimelak,
fedea galtzeko joera.
aurrerapauso bakarra,
atzerapauso hirukoitza,
ezintasun krudela,
etxea leihotik botata.
aurrerapauso bakarra,
atzerapauso hirukoitza,
hiltzearen gauean,
errudunaren beldurra.

hala ere,ez dut atzera begiratuko
esklabu ez bihurtzeko

 


loak ezin harturik

txakurren zaunkak etengabe entzuten, loak ezin harturik, bakardadearen astuntasuna leku guztietatik zabalduz
 eta gauaren itzaleko argiak berotasuna bihurtuz.  bueltaka eta bueltaka inondik inora. pentsamenduei iheska burmuina beti martxan, loak ezin harturik, gelaren hormak pixkanaka estutuz eta eguzkiaren argiaren beldur
begiak tinkatuz

gorap

  bildumak
  Basauriko Gaztetokiaren 2000. urteko Maketa Lehiaketa.

Diskoan agertzen dira She's, Fomalhaut eta Eten taldeak.

Eten-ek FANGO, LOHIA eta EZINEGONA kantak egin zituen.

 

Alvaro Brutusek prestatutako tributu-diskoa. Velvet Underground-ek Nico-rekin egin zuten diskoaren bertsioak, Bilbo aldeko taldeek egina:

LE NOISE, STANDARD, BRAND NEW SINCLAIRS ROBER! & XABIER ERKIZIA CÁPSULA, EORANN,  YA TE DIGO, KARPENTERS, MAHA, AUDIENCE & ETEN, JOSETXO GRIETA

Eten Audience taldearekin batera agertzen da Black Angel's Death Song kantarekin.

2008an argitaratu zen

   

gorap