Kafe aleak10
k&g
Pablo Salgado
Eric Burdon & The Animals - Every One Of Us
MGM - 1968


bo



Hamasei hilabete baino gehiago eman nituen zaborrak miatzen zerbait aurkituko nuen itxaropenez, auskalo, interesgarria izan zitekeen edozein gauzaren bila. Aspertze hutsagatik hasi nintzen eta zeren bila ari nintzen jakin gabe, baina gauero motxila eta MP3a hartuta, txirri bati zupada pare bat egin eta arkeologi hondakinen bila abiatzen nintzen. Furgoneta bat erostea ere pasa zitzaidan burutik, aurkikuntza astunegiren bat eraman beharko banu. Zorionez ez nuen halakorik egin.

Zoratzen ninduen hiritik zehar noraezean ibiltzeak, besteek botatzen zutena bilatzen. Oraindik orain zalantza dut, gainontzekoekin konpartitzeko abandonatzen zuten hura guztia, ala zaharkitzapen kontsumista hutsagatik.

Zaborra saltoki handien modukoa da, denetarik eta prezio onean aurki daiteke. Aitari oparitu nion josteko makina bat, Academy markako gitarra elektriko bat, zenbait bizikleta, hirurogeita hamarreko hamarkadako eski parea, bikote baten ezkontzako argazki albuma –horrenbestez banatuta egongo dira, ziurrenera–, musika kate txiki batzuk, bozgorailuak, idazmakina pare bat, 61eko
pick-up bat eta, bereziki, binilozko 33 disko eta libreta bat gordetzen zuen plastiko beltzezko poltsa bat.



libreta



Poltsa zabaldu eta begirada bat eman nion gainetik materialari, ez nuen denbora askorik ematen begiratzen zaborretan nengoela, motxilan sartu eta etxera heldu arte itxaroten nuen altxorra aztertzeko. Kasu honetan: Blues Breakers with Eric Clapton, Hugh Masekelaren Is Alive and Well at the Whisky, Otis Rushen Cold Day in Hell, Carl Holmes & Commandersen Twist Party at the Roundtable,
besteak beste....

Kontu honen alderik interesgarriena, 33 binilo aurkitzeko zorteaz harago, libreta arakatzea izan zen. Eskuz idatzita, 33 diskoen arteko bakoitzari buruzko datuak, oharrak, ideiak eta apunteak ageri ziren, Alejandro Castrejanak Ritmo Juvenil izeneko musika-aldizkari batean argitaratutako kritiken ebakinekin batera. Diskoekiko garaikidea zirudien aldizkariak.



ritmo



Ibonek eta Leirek istorio bihurtutako soinuzko esperientzien segida honetan parte hartzera gonbidatu ninduten unetik argi nuen nire lana eginda zegoela. Areago, testua entregatu duen lehenengoa naizela esango nuke. Alejandro Castrejanak idatzi zuen diskoaren kritika, ordutik nire disko gogokoentzat dudan diskoaren kritika: Eric Burdon & the Animalsen Every One of Us.


Honekin batera, beraz, 1968ko irailean Alejandro Castrejanak
Ritmo Juvenil aldizkarian egin zuen kritika bera gehitu nahi izan dut.


kritika


Pablo Salgado

Portugalete, 1980

Kultur eragilea

www.banizunizuke.com





Creative Commons-en baimena