Kafe aleak 101
k&g
 Javi ulla
Takagi Masakatsu   -   Coieda
W+K TOKYO LAB, 2004
bo
z101 by bobbybou on Grooveshark



Bidaiatzera noa.

Japonia aldean nago kokatuta eta hementxe hasten da musika bidaia.

Dudarik gabe hiri sofistikatu batetik abiatzen naiz.

Non egunsentia den.

Konturatu gabe, entzuten dudanak amets itxurako irudiak sorrarazten dizkit.

Bidaia epiko guztietan bezala, emakumezko koruek zentzua galtzera gonbida-
tuta, berehala lurralde handi eta berdeetan kokaturik nago.

Nolatan ba... Alfonbra berde eta bukaezinean te berdearen usainarekin, edo
kafetegikoa al da? Edo kanpoaldean nabil edo agian, hau izango den susmoa,
bidaiari geldia naiz... berriz ere.

Antzinako garaietan ez nago! Etorkizunean.... ere.... ez! .. ala...bai!

Kultura aldaketa besterik?.... Orainaldiarekin lotura zuzenik.... Noiz?

Nire burua galduta, ez baitakit non eta noiz nagoen eta hauexek dira oinarrizko
lokarriak niretzako.... Axolarik ez...

Galduta....Berriz ere...

Tuneletatik pasata eta landa akustikoak nire aurrean, alboetan David Sylvian au-
rreari begiratzen katana batekin lurra urratzen atzealdeari mespretxua egiten...
konturatu gabe.. beste denboraldi batean...leihatilatik ikusten dut eta begiak
itxi....grixak dirudite eta ekintza gogorren ikuslea sentitzen naiz...lasai...lasai...
gezurrezkoa da...lasai

Gezurra.

Mundu elektroniko xuabe, malda xumeen gora-behera...barrezka. Mikrokos
moa osatzera doalarik eta...finito ekosistema?

Infinitua...orain? Noiz?

Berriro, ere, garraio modua sumatzen dut. Musika egitura eta egitura musika
besterik artifiziorik gabe edertasunaren bila.

Berarekin jolasean. Serioski.

Nork nire buruarekin jolasean...? barneko bidaia balitz sentitzen dut zirkuitu
elektronikoa. Kanpoaldean Shinkansen trena beste aldera jota pa...sa... da...
eta konturatu ahala bes...te... bat ni a...u...rrerat...zen...

Irudi berria: Hodeiak buruz behera eta ari du euria behetik gora...nola?
Egitura musikala berbera baina abiada handitan eraikuntza handikoen artean
entzuten arigaraiaiaezerkonkreturikbegietanharrapatzerikezdago eta arnasa
hartzerakoan... mugimenduen tunela pa..sa..ta.. Jaiak!!

Metalezko rebert-ek edozein momentura naramatelarik biribilguneari biraka
gero eta jai jai luzeago...uzeago...zeago...agoa...oan...

Beste bailarara.

Leihatilatik niri begira bat-batean neskatila bat pianoa jotzen ari da musika ikas-
keta baten birtuosismoaren lezioa behin eta berriro...buklea...berriro...
Pianoa jotzeko atzamar sendo eta lodiak behar direla diote tramankulua men-
peratzearren bestela musikak janda hilko zaitu eta... gero...zer! ....

Gero istorio berbera, jo..jo..jo.. Gaurko istorioak---

Lasai, lasai gaixotasun garaikideak dituzula?... adixkidea...?

Ez beldurtu... ze barneko bidaia izugarrietan adixkideak sortzen dira... lagunak
.. begira... begira... entzun... entzun!!...egunerokoetarako dira.

Eta hori ere ezta batere erraza lortzen...

Ilun!

Tunela eta itsasemakumearrainek kantuek zorabio batean murgilduta berriro...
nora?... Auxkalo nora?

Badaezpata txixtuko ditut azken nota hauek nire burukoak balira sentitzen ditut
eta...

Bidaia, on, adixkide,... lekura helduta nabil beste bidaia bat lortzekotan Shinkansen berberarekin.. berberarekin... berarekin...ekin!

Pozik nagoenean txixtuka nabil COIEDA likorearekin....

Javi Ulla. 1965
Iruņa-Oka
Argiztatzailea





Creative Commons-en baimena