Kafe aleak 102
k&g
 Myriam Garzia
Txuma Murugarren   -   Nire anaiaren kotxeko argiak
Gaztelupeko hotsak - 2004
bo
z102 by bobbybou on Grooveshark


IRRATI GAUAK

Nire oroimenaren ahots ezkutua Txuma Murugarrenena da. Sasoi llunak taldea desegin eta 2000tik aurrera,
bakarkako ibilbideari ekin zionetik, Nire
leihoak (Oihuka, 2000) diskoarekin, beti interesatu zait Sopuertan bizi den
oreretar honen ekarpen musikala. Poparen eremuan aritu izan da beti, baina musika estilo baten aukeraketa baino
 gehiago, honek balio izan dio barruak
husteko, hain gustuko ditugun istorio bereziak kontatzeko. Kritikak aipatu du
Txumaren trebetasuna kantuak egiteko orduan, baina kantugile petoa bada
ere, istorioen kontalari bezala nabarmendu
da -ez bakarrik musika arloan,
hainbat komunikabidetan zutabegile aritzen da eta Bilbo Hiria irratiko Musika-bla
irratsaioa aurkezten du- Neskak, maletak, abioiak, irratia, gaua, hotelak...
bere abestietan errepikatzen diren elementuak
dira, hari honi jarraiki ibiltzea
gustuko baitu. Nire anaiaren kotxeko argiak (Gaztelupeko Hotsak, 2004), pop eremutik
elektronikara egindako saltoa da, Templar and Birdyrekin batera
ekoiztu baitzuen disko hau, Txumaren disko kutunetako
bat. Berarekin batu
gara disko honetaz hitz egiteko, eta bat-batean piztu zait nire oroimenaren argi gorria.

"Ez dut irratian nire abestirik entzun,
gosari legea egin eta larruazala
ez dut topatzen inon, hotel batean utzita seguru"

Horrela hasten da Nire anaiaren kotxeko argiak diskoa, L'homme sarreraren ostean, Desintoxikazioa abestia. "Abentura
polita izan zen diskoa Templar eta Birdyrekin
batera ekoiztea. Aspalditik nuen elektronikarekin zerbait egiteko gogoa, soinu
enla
tatuak eta soinu organikoak nahastuz. Oso lan ederra egin zuten. Gainera, soinuak espresuki disko honentzako dira
sortuak, 0-tik sortuak dira". Abentura hitza gus
tuko du Txuma Murugarrenek, disko bakoitza lerro desberdindu batez landu
baitu,
inoiz ez du errepikatu estiloa, eta proposatzen dizudan laugarren disko hau, ez zen gutxirako izan. Egun laguntzen
duten musikariek lagunduta grabatu zuen diskoa.

Hauexek dira: Natxo Beltran (bateria), Ekaitz Hernandez (baxua), Rafa Rueda (gitarra), Rafa Aceves (teklatuak) eta bera,
Txuma (ahotsa eta ekoizpena). Disko hau,
boskote honek grabaturiko bigarrena da, Gauak, neskak eta maletak (Gaztelupeko
Hotsak, 2002), diskoaren ostean, eta esan dezakegu, zalantza izpirik gabe, taldearen sendotasunaren isla garbia dela,
Txumak elektronika eremuan egiten duen
abentura honetan lagun. "Grabazioa benetan izan zen berezia, baina lerro
elektro
niko honekin jarraitzerik ez dago, errepikakorra izan daitekeela iruditzen zait"

"amaieran beti goizaldeko orduetan,
nekea benetan hasi baino ez den
egun berri honetan"

Baina ba al du Txumak anaiarik? Eta zer demontre gertatzen zaie bere kotxeko argiei? "Bai, (kar, kar) badut anaia bat, eta
bere kotxean gindoazela bururatu
zitzaigun diskoaren izenburua. Kotxeko argiak argiztatzen duten eremuari begiratzen
diogula, eta eremu honetatik kanpo gelditzen denari ez diogula arretarik
jartzen komentatzen ibili ginen. Hau, beste eremu
batzuetara aplika daiteke, te
lebistan agertzen dena existitzen dela, eta agertzen ez dena ez, irratian agertzen dena bada
eta ez dena ez... Eta honek elbarri edota gaixo egiten gaitu, eta hala
ere, pentsatzen dugu aukeratzeko parada dugula.
Gizakia gaixo dago... eta gau
horretan izan nituen sentsazioak bildu nahi izan nituen izenburu horrekin".

"izebaren bainugelan topatu ditut pastillak,
nerbioak baretzeko paranoide batek eginak,
ez dut aspaldian lagunekin hitz egin
desintoxikatzen ari naiz"

Artea eta sorkuntza erabat desmitifikatuta dauzka Txumak. Izan ere, disko bakoitza hasi eta bukatzen den arte lana dela
uste du abeslariak. "Disko bat
aurrerapausoa izan daiteke baina hau denborari dagokio, arte edota sorkuntzari dagokionez,
aurrekoa gainditu duzula suposatzen du, eta ez dut uste horrela
denik, normalean. Disko berri bat, edertasunaren bila
egiten duzun saiakera berri
bat da. Erabateko edertasun baten bila, eta ez dago erabateko edertasunik. Ala agian, badago
baina beti besteengan, zugan ez. Nire kantu batek ez luke
sekula lortuko, nirea baita akastuna, hain da nirea ez dela inoiz
izango erabateko
edertasun horren isla. Nire disko guztiak ikusten ditut berdintsu, denboraren pasatzean. Egia da, Nire
anaiaren kotxeko argiak disko berezia dela, oso ausart
jokatu genuelako, eta emaitza gustuko izan nuelako, eta horregatik
nire diskoetatik
kutunetako bat da".

"eta orain, bizitza nire oinen azpian
ziztuka, kilikarik ere ez dit egiten urdanga zikinak,
maiz oroitzen naiz kontzientziaren marra ikusezina
zeharkatu gabe nengoela artean, bizitzak
orduan bazuen mamia, ezzen azal hutsa"

Bi motatako abestiak biltzen dira disko honetan Txumaren aburuz, batzuk pop-rock estilokoak, betidanik gustuko izan dituenak,
"baina badira beste batzuk
esperimentalagoak. L'homme eta Desintoxikazioa abestiak oso esperimentalak dira, aldiz, Atzerriko
neska edota Laurogeiko hamarkada kantuek pop-rockaren
ildoari jarraitzen diote. Bestetik, La maladie Rafa Acevesek egindako
piano pie
za zoragarria da, txikia baina txikitasun horretan handia. L'etre behin eta berriz errepikatzen den abestia, gure akatsak
errepikatzen diren moduan, obsesio
baten antzera, gero eta nabarmenago, kendu ezinik. Lantu luzea arraroena da, sartu edota
ez sartu ibili ginen, ez baitago ezer organikoa, dena da makinak
tratatua baina diskotik kanpo ikusten nuen, nahiz eta diskoaren
filosofiarekin
bat etorri. Tekno eremuko klasikoagoa ikusten dut, aldiz gainerako abestiak ikuspuntu moderno batetik eginak izan
dira. Desintoxikazioa abestia oraindik
erabiltzen dugu zuzenekoetan sarrera gisa, oso identifikatzen naiz abesti horrekin, melodia
gabekoa dela iruditzen zait, grisa eta iluna, bluesaren parekoa, hala
ere, kantua oso sakona da. Atzerriko neska ere oso gustuko
dut, nire obsesioe
tako bat baita, atzerritik etortzen denaren atzean zer dagoen, nondik datorren, zergatik dagoen hemen...
Pena da zeren eta disko honetako abesti asko, dis
koan geratu baitira, batzuetan zuzenekoetan jotzen ditugu baina..."

"gela handiegi batean, orain bezala, gela handiegi batean,
eta oraindik gogoan dut gela horretan zinela zu,
gogoan zaitut..."





Myriam Garzia
Elgoibar, 1968
Musika kazetaria







Creative Commons-en baimena