Kafe aleak 108
k&g
Carlos Tena
Boris Vian  -  Le déserteur
Mercury  -  2006
bo

Disko osoa entzungai hemen



Ziur aski, Boris Vianen Le Déserteur gerraren aurkako inoizko abestirik ezagunena da. Eta hala ere, ez da hainbesterako azken bertsoei erreparatuta, autorearen lehenengo bertsioan honako hau baitzioen: “Ohartarazi zure gendarmeak, armatuta egongo naizela eta gainera badakidala tiro egiten”. Hori zela eta, ez zen hain aldarrikapen bakezalea, zentzu zorrotz eta zehatzenean.


Boris Vianek adierazi zuen gerraren aurkako kantuak egin egin daitezkeela, baina bakezale terminoak ez dakarrela berarekin borroka armatuari uko egitea, eta zalantzarik gabe, Frantziako gobernuak garai hartan Indotxinan (Vietnam) egiten zuenaz ari zen, edota Aljerian abiatzen ari zenaz, indar independentistak frantziarren okupazioaren kontra balentriaz ari baitziren borrokatzen. Gatazka haren lehenengo hilabeteetan desertzioak oso ohikoak ziren, gaur egun Iraken AEBetako armada mertzenarioan gertatzen ari direnak bezain ohikoak.


Le Déserteur-en eskuizkribua 1954ko otsailekoa da eta urte bereko martxoan estreinatu zuen Europa 1 irratiak. Aljerian jaiotako Marcel Mouloudji interpreteak abestu zuen (autorearen bertsio originala zenbait hilabete geroago grabatuko zen, 1955ean), baina azken bertsoak aldatuta: “Ez daramat armarik, jendarmek beldur barik nazaten tiroka”. Garai hartan autoreak egingo zituen ondorengo aldaketak gorabehera (Presidenteari egiten zizkion aipamen guztiak barne, “Monsieurs qu’on nomme grands-handitzat hartzen diren jaunak- esaeraren truke), gobernuko maila gorenetan debekatzeko erabakia hartu zen. 1955eko urtarrilean, Pariseko udal-kontseilari batek, Paul Fauberrek, agintari eskudunen aurrean salatu zituen kantuaren testua eta autorea. Ondorioz, desertorearen kantua ezingo zen irratian jarri, aitzakia edozein izanda ere.


Ohi zuen legez, ironia finez eta sosegu handiz erantzun zuen: “Nire kantua ez da inolaz ere antimilitarista, pro-zibila da bortizki”. Eta aipatutako funtzionariari gutun ireki bat bidali zion, eta bertan, besteak beste, honako hau zioen: “Bai, Faber jaun agurgarria, zuk badakizu karrerako militar zenbaitek uste dutela gerraren helburu bakarra jendea hiltzea dela”. Baina agintariak gehien asaldatu zuena honako paragrafo hau izan zen: “Aspaldiko borrokalaria hitz arriskutsua da, ez baita egokia gerran aritu izanaz banaloriatzea, bertan parte hartu izana deitoratzea litzateke egokiena. Aspaldiko borrokalaria gerra gorrotatzeko arrazoi gehien dituena da, benetako desertorea borrokaren amaieraraino heltzeko indarrik izan ez duen aspaldiko borrokalaria baita. Baina nork jaurtiko ote die lehenengo harria? Ez naiz ni izango. Nire kantua norbaiti ez gustatzekotan, aspaldiko borrokalaria ez denari ez zaio gustatuko, Faber jauna.” 1959an zendu zen Boris Vian, bere kantuaren gaineko debekua indarrean zirauela.


Irrati, telebista eta diskoetxeetako boikot eta zentsurak gorabehera, L’deserteur ez zen ahaztu. Arestian aipatu dugun Mouloujdik lehenbiziko aldiz abesteko ausardia izan zuen, eta ondorioz, zigor profesional ikaragarria jasan zuen eta erbeste artistikora ihes egin behar izan zuen 1968. urtera arte, orduan hasi baitziren kantuaren bertsioak agertzen nazioarteko beste artisten diskografietan; esaterako Peter, Paul & Mary eta Joan Baez (AEB), Sergio Endrigo, Luigi Tenco eta Ornella Vanoni (Italia), Leonard Cohen (Kanada), Richard Anthony, Serge Reggiani, Eddy Mitchell, Leny Escudero, Hugues Aufray, Michel Piccoli (Frantzia), Esther (eta) Abi Ofarim (Israel) eta abar.


Gaur egun kalkulaezina da zenbat hizkuntzatara izan den itzulia lan berezi hau, baina ezaguna da Internazionala, Of Babylon Rivers edo My Way kantuak baino gehiagotara itzuli izan dela, nahiz eta irratietan gutxiagotan entzungo duzun. AEB, Alemania, Australia, Polonia eta Erresuma Batuko mertzenarioek Iraketik atera arte, neoliberalismoak Ipar Atlantikoko Erakunde Terroristaren (NATO) bidez zibilak hiltzeari utzi arte, Espainia borboizale eta neofrankista honetan egon diren gobernu guztien laguntzarekin, lehenengo munduko inbaditzaileek gu mehatxatzeari uzten dioten arte berena den eta beraiek fabrikatzen eta manipulatzen duten terrorearen aurka, mundu hobea posiblea izan arte, zabal ditzagun hau bezalako kantu eta testuak. Borroka baketsuaren unea da, gudu adeitsuarena, datozen belaunaldiek ez dezaten ahantzi harribitxi xalo, distiratsu eta merkeak existitzen direla, ohorezko desertore hau bezainbestekoa, desertatua plazeragatik erailtzen duen armada horretatik: neolibelarismoarenetik.


Hementxe ditugu hitzak, Koldo Izagirreren itzulpenarekin batera:


Monsieur le Président

Je vous fais une lettre

Que vous lirez peut-être

Si vous avez le temps

Je viens de recevoir

Mes papiers militaires

Pour partir à la guerre

Avant mercredi soir


Monsieur le Président

Je ne veux pas la faire

Je ne suis pas sur terre

Pour tuer des pauvres gens

C'est pas pour vous fâcher

Il faut que je vous dise

Ma décision est prise

Je m'en vais déserter


Depuis que je suis né

J'ai vu mourir mon père

J'ai vu partir mes frères

Et pleurer mes enfants

Ma mère a tant souffert

Elle est dedans sa tombe

Et se moque des bombes

Et se moque des vers

Quand j'étais prisonnier

On m'a volé ma femme

On m'a volé mon âme

Et tout mon cher passé

Demain de bon matin

Je fermerai ma porte

Au nez des années mortes

J'irai sur les chemins


Je mendierai ma vie

Sur les routes de France

De Bretagne en Provence

Et je dirai aux gens:

Refusez d'obéir

Refusez de la faire

N'allez pas à la guerre

Refusez de partir.


S'il faut donner son sang

Allez donner le vôtre

Vous êtes bon apôtre

Monsieur le Président

Si vous me poursuivez

Prévenez vos gendarmes

Que je n'aurai pas d'armes

Et qu'ils pourront tirer

Lehendakari jauna

Otoi hartzazu astia

Letzeko bidalia

Dizudan gutuna

Goizean zait heldu

Soldadutzako deia:

Gerran behar dut lehia

'ta nadila gertu


Jaun txit bihotzeko

Ez dut gerrarik gura

Ez naiz jaio mundura

Inoren hiltzeko

Ez zaitez haserra

Baina jakin ezazu

Desertore noazu

Ez dut maite gerra


Sortu naiz aidanez

Aita lurperatzeko

Senideak uzteko

Haur denak negarrez

Amak zenbat malko

Bonben beldurrik gabe

Harren beldurrik gabe

Hilobian dago

Preso nintzelarik

Neska zidaten kendu

Nire arima irendu

Ez dut iraganik

Bihar goizaldean

Hementxe ate joka

Urte ustelen tropa

Baina ni bidean


Banoa eskeko

Limosna baten galde

Frantzian aldez alde

Ozen esateko:

Egiozu uko

Gerrara ez joan inora

Ez hadila enrola

Ez zaik damutuko


Odolik behar bada

O jaun gerrazalea

Emantzazu zeurea

Lehendakari jauna

Hona azken nota:

Ez daramat armarik

Jendarmek beldur barik

nazaten tiroka




Carlos Tena
Musika kazetaria

Madril, 1943
tenacarlos.wordpress.com







Creative Commons-en baimena