Kafe aleak 115
k&g
Ainara Lasa
Anari  -  Irla izan
bIDEhUTS  -  2009
bo
Zure ertza by Anari on GroovesharkIceberga by Anari on GroovesharkHarriak by Anari on GroovesharkIsla by Anari on GroovesharkBidea eta denbora by Anari on GroovesharkIhia by Anari on GroovesharkEskuineko bihotza by Anari on GroovesharkDistantzia by Anari on GroovesharkZuhaitzena by Anari on GroovesharkAmua by Anari on Grooveshark


Orain, bihotz begiak lotuta kantatzen zaitut.
Naizen leku batetik.

Lehenago, irla batean bizi nintzen.
Ez dakit ni joan nintzen hara edo bera etorri zen
baina han nengoen:
irrati txikia, belauntziren batek galdutako izara zuria
eta aulki urdin bat inguruan.

Zenbat egun eserita, parera begira, zer etorriko;
itsasoak ate bakarra balu bezala.

Eta azkenean sabelaren erditik mezua:
egoteko lasai, piztuko zela irratia,
laster emango zizkidala kantuak iruditan
izara zurirako,
eta neoizko argiak piztuko zirela ostertzean.

ain


Artean, mareak bizitza ekartzen zidan olatu txikien bukleetan,
hara, deus ez eta ni geunden lekura.
Harriak jaurtitzen nituen itsasora,
irla batean bizitzea nahikoa ez
eta murru gehiago erakitzeko beharraz batzuetan,
itsasoak zeharkatu ahal izateko harresi luzea eraikitzeko besteetan .

Haizea harro antzean zebilen egun batez,
marea igo eta izara apur bat busti zuen.

Urria zen, gogoan dut.

Gogoan dut urrutian itsasoa harrotu egin zela, indarrez,
baina olatuak leun ailegatu zirela hondartzara
eta olatuekin, nik jaurtitako harriak itzultzen hasi zela itsasoa
baina ez zirela lehengoak,
itsasoko olatuen balsetan higatuak zirela,
arinago zirela orain.

eta nire ertzetik kantatu zuela irratiak.
Mugetatik soilik kanta daitekeen eran.

Gorputzera zuzenean bizi gezi samurra,
azalari itsatsitako kantu haien usaina.
izebergak filmean agertzen zirenean ere,
epel egiten zuen, beroa, bero handia.

Amaren sabelean eta bizitzaren gudan sentitu nintzen.
Eta pixka bat gehiago ulertu nuen dena.

an

anan

Nola, denboraren distantzia
icebergaren ertzetan
islarentzat amua den,
harriek eskuineko bihotzetik zuhaitzetaraino bidea
ez badute orkatiletan ihiaren laztana sentituz egiten.

Zaila da esaten gauzak noiz hasten diren aldatzen
baina badakit aldatu zirenean han zeudela
irudizko kantuok.

Gero irlara etorri zinen
edo ni joan nintzen zurera
ez dakit, baina han, zure aurrean,
irudizko kantu artean
itsasertzean olatu txikiekin oinak bustitzen genituela:

ni ginen bi
ni ginen gu
han, non bi topatu ziren
non ginen gu
ni izateko.

Ordutik hemen bizi naiz.
izara zurian ikusten ditudan kantuekin.
Eta neoizko argiak barruan ditudala.

Orain, nahi dudanean itzul naiteke,
nahi dudanean joan.





Ainara Lasa

Oiartzun, 1975

Artista plastikoa

ainaralasa.com



Irudiak:
1- Ainara Lasa
2- Juan G. Andrés





Creative Commons-en baimena