Kafe aleak2
k&g
Izarne Oiarzabal
John Fahey  -  The Dande Of Death And Other Plantations Favourites
Takoma - 1964

fa




Dantza! Egin dantza, madarikatu alaenak!


Dantza! Egin dantza, madarikatu alaenak!
Dantza, hil ez zaitezen, dantza hil artean.
Hebaindutako soinuren baten tekla noragabeak arituko dira zuen dantzak
benazkoagoa eman dezan, halere patetiko jarraituko duen arren.


Egin dantza, zuek, madarikatuak!
Hil edo bizikoa bailitzan, izan ere, horrela baita,
eta bizia galdutakoan, elkarri so, zein pauso erratu zenuten galdezkatuko duzue.


Egin dantza! Besterik ezin duzue egin eta!


Dantza! Egin dantza, madarikatu alaenak!
Bizitza horretan datza eta,
salto, bira eta irri egin, besoak jaso eta atsekabea askai bihurtu,
ardo gozoa edan eta zain egon, kanpotar batek gau bakarra igarotzeko
aterpearen truke kondaira bihur zaitzan.


Egin dantza, zuek, madarikatuak!
Ez baitago begiak jango dizkizuen belerik, ezta irentsiko zaituzten sugerik ere.


Dantzatu! Eta egin ulu gauean!
Piztu etengabe suak eta erre esaera zaharrak.


Musika egon bitartean, dantza!


Dantza! Egin dantza, madarikatu alaenak!
Heriotzara heldu aurretik bizi beharreko zoritxarra baitaukazue.



Izarne Oiarzabal

Ondarroa, 1987

Musikazalea





Creative Commons-en baimena