Kafe aleak20
k&g
manuel domínguez ramos
lole y manuel  -  nuevo día
movieplay - 1975
bo


gure aitak renault 8 bat izan zuen urte luzez. haren bigarren autoa izan zen, ezkongabea zeneko 850 zuriaren ostean. egun batez konturatu zen 850ari urteak orbainak balira bezala markatzen ari zitzaizkiola karrozerian eta motorrean, eta aurrerapauso bat eman beste erremediorik ez zuela.

renault 14a berde metalizatua zen, eta distira egiten zuen erabili genuen lehen aldian. hiru anaiak, amama, aita eta ama prest geunden guadalcanalera bidaiatzeko –badajozekin muga egiten duen sevilla probintziako azken herria– artean ez ziren existitzen haurrentzako autoetako eserlekuak eta kabitzen zirenak sartzen ziren auto barruan, ez bakarrik legeak onartzen zituenak. prest zegoen dena eta familiako kide berriaren aurreneko kilometroak sinforiana veloso garciak bere jatorria oroit zezan izango ziren, gure aitak, sevillan jaio baitzen, azaletik baino bizi izan ez zituen hastapen haiek gogora zitzan.

egia esan, ez dut gogoan autoak radiocassette-rik ote zuen, aitak diskoa zinta batean kopiatu ote zuen, oraindik plastiko eta berri usaina zuen guanteran ote zeraman edo dena asmatu ote dudan, baina pentsatu nahi dut bihurgunez eta ilusioz betetako bide haren soinu banda lole y manuelen nuevo día izan zela. loleren ahotsa, manuelen gitarra, ricardo pachónen ekoizpena eta sevilla hiria ziren protagonista istorioak hasten diren tokirantz hirurogei kilometro orduko abiaduran egindako bidaian, beti itzuli behar den toki horretarantz, geure buruetan baino ez bada ere. nolanahi ere, ziurtasun osoz dakit herri hartako kale nagusian paseatu ginela, irailean agertzen den kolore horretako ostoak –ez berde ez hori– dituzten zuhaitzez betetako zumarkalea zuena, eta etxez aldatu aurretik gure birramonaren etxea izandakoaren atea jo genuela eta bere adin
bereko emakume batek agurtu gintuela, bere ama familia dirudun baten etxera lan egitera jaitsi izan ez balitz gure amonaren bizitza izan zitekeena izan zuena.

gogoan dut herriko etxe hartara sartu nintzela, herriko apaingarriekin eta herriko altzariekin, lau horma horien bakardadea soilik bizi izan duenaren istorioak entzun nituela, eta ulertu nuela bizitza garratz eta keinu zoriontsuko ezkongabe haren adeitasuna gauzak kontatzeko inor izan gabe urteak eta urteak pasatzearen ondorio baino ez zela. gero, geurea ez zen bizitza bati ihes egitearen zaporea zuen agurra etorri zen, eta guztion autorako buelta, itzulerako bidea hasteko. aurreneko eskala kilometro gutxi batzuk urrunago egin genuen, amak prestatu zizkigun tortillak gosaltzeko picnicean eseri ginenean.

orduan, anaia lurrean zeuden harriekin hasi zen jolasean, eta hainbesteko trebeziaz ibili zen, non jaurtiketetako bat estreinatu berri genuen renault 14aren atean lurreratu baitzen. aurreneko egunetik izango zuen mailatu dotorea. une horretan, tortillak tupper-era itzuli ziren, gu berriz ere autora, eta horrela egin genuen itzulerako bidaia osoa, lolek esnatzen hasten den egunari kantatzen zion kejioa entzun ezinik, ezta manuelen negarra ere, tardon eta giraldari egiten zion omenaldia poesia bihurtzen zuenean. hitz bakar bat ez zen entzun itzulerako bidaia hartan eta, orain, hogei urte geroago, nire haurtzaroaren parte da, etxeko egongelako disko-jogailuan hainbestetan entzun genuen disko hura bezalaxe. ez zatekeen sekula hori gertatu ia mende bat lehenago, nire amamaren ama bizitza berri baten bila hirira aldatu ez balitz, oso gazte zela. alde batera utzi ez balu zain zuen herriko bizitza suntsitzailea señorito horietako baten neskame bat gehiago izateko. hiriko bizitzak eskaintzen zion liberazioa eskertu behar zaion señorito hori.



manuel domínguez ramos
sevilla, 1971
blogaria
lanadadora.blogspot.com