Kafe aleak 30
k&g
 Ander Arroitajauregi
Benito Lertxundi  - Altabizkar/Itzaltzuko bardoa
Elkar - 1981
bo

Gure arrebaren domeketako Tea eta Pastatxoen Clubak disko bati buruz idazteko eskatu zidanean hor geratu nintzan zer hautatu jakin barik. Hainbeste urte jada musika entzutzen gabizela…Madonna, Motorhead, Monteverdi, Kortatu, Hilliard Ensemble …(bestela begiratu gure arrebaren idazkia liburu honetan). Nola egiten daben ihes harea atzaparren artetik…dxxx….

Pentsatzen hasi eta nik, errenazimendu eta barroko garaiko musika instrumentu egile bezala (batzuk luthierra esaten dutena), beti galdetu diot nere buruari nondik datorkidan gaur egun ogibide dudan zaletasun/behar hau. Duda barik, arrazoietako bat, egiten ditudan instrumentu horien soinu, tinbre edo sonoritatea da, nire arkadia pertsonalaren soinu banda izan daitekeena.

Arkadia hau ez da Sannazarorena, Campanella edo Lazarragaren Dianean agertzen dena, edo agian bai. (horietan agertzen den natura, izan zitekeen Nafarroako edozein erreka ertz, ”Oihan beltzian pagua…)
Noiz eta zein musikarekin hasi nintzen kontzeptu horri forma ematen? Ba, egia esanda ez dakit. Idazki honetarako diskoa hautatu nuenean, biniloa fisikoki bilatzen hasi nintzen gure aitaren diskotekan eta orduan konturatu nintzen etxean ere entzuten zela
sonoritate hori. Gogoratzen ez nituen antzinako musikaren lan batzuk topatu nituen, Vivaldiren Viola d’amore kontzertuak, mandolinarakoak edo Burgosko fraileak gregorianoa abesten.
Eta beste gauza askorekin nahastuta han dago Benito Lertxundiren
Altabizkar/Itzaltzuko bardoari LP bikoitza, Elkarrek 1981ean argitara emondakua.
Hau entzuten gendunian umeak ginan, udan Euskal Udalekuetara juaten ginanak, Goņira, orduan oso urrun zegoen Nafarroara. Han, gabero, jantokiko sutondoan, Jesus Mari Arrietak Itzaltzuko Koblakariaren istorioa kontatzen zigun atalka (eskerrak orduan ez neban istorio dramatiko hori ondo ulertu). Dxxx…jope, haria ze bizkor doian atzaparren artian…
Lan hau Orreagako gudari buruzko disko
kontzeptual bat deitzen dabena da (Itzaltzuko bardoari-ren B aldea ezik agian, non por zierto euskal musikaren abesti klasiko batzuk dauden, Nere herriko neskatxa maite edo Oi ama Euskal Herri(ehuneko ehun Benito Letxuginni!).

XVII eta XVIII. mendeko hitzak, non Oņaz jauna, Karloman eta Dotze Pariak XVIII. mendeko Nafarroako gorteko himno batekin nahasten diren. Imajina daiteke norbait urrunean adarrari putz egiten gudarako deia zabaltzen (Gure Herria, Nafarroa arrotzen eskuetatik askatzeko!). Euskal Epikaren adierazpide bat (ondiokan gaur egun hori zer arraio dan jakin barik, neuk behintzat). Hori bai, ezin da ahaztu zein garaitan argitaratu zen, 80ko hamarkadako hasiera beldurgarri haietan. Eta harea atzaparren artean ezin estututa…dxxx…

Instrumentazio aldetik ere horrelakoa da, nahaste eder bat instrumentu modernoak eta antzinakoak erabiliz, benetan atmosfera eder eta interesgarriak lortzeko. Hor dagoz harizko/soka arreglo politak, eta gitarraren batean Milan edo Dowlanden lautea ere entzun daiteke. Benitok badaka besteren musikak beregana integratzeko arte haundixa.
Euskal
hippie-rock talde batzuek hemengo instrumentu tradizionalak erabili zituzten bezala seguruenik lehen (eta azken?) aldiz agertzen dira euskal musikaren grabazio batean antzinako instrumentuak, ganbako biola, kromornoa edo espineta. Lan honek ere badaka (ero niri hala iruditzen jata) loturarik 70eko hamarkadan Ingalaterra edo Alemania aldean agertu zen Medieval Folk Rock-arekin (Gryphon, Ougenaide, Lilienthal…).

Neretako, ondiokan be zati batzuetan sekulako indarra dakan aspaldiko disko bat. Eta harea badoia, dxxx, erdia eskuetan ta beste erdia zapaten gaņian zabalduta…


Ander Arroitajauregi
Eibar, 1973
Luthierra

web.jet.es/arroitaja



Creative Commons-en baimena