Kafe aleak 35
k&g
 Juan Pedro Parras
Coral infantil Cantaires del Cadí
Coral infantil Cantaires del Cadí

Klamm Records - 1984
bo

(2011-06-30, internet bidezko txat saio batetik ateratako elkarrizketa bat)


18:34 ni: aupa jota!
Juan: Kaixo, motel!.........
promo eta lan kontutan nabilek orain!
ni: zelan zihoak uda?
promotan? Alberto monteroren kontuarekin?
Juan: hainbestean
Bai, horixe.
ni: tira, animo.
Gogoan daukak disko hartaz eta liburuaz esan niana, ezta?
Kontaidak, ba
18:43 Juan: ok
18:47 Ostiral batez, nire dendara etorri huen Vicente Burguera eta aipatu zidaan KLAMM RECORDS zigiluan, NEW BUILDINGS, T- DARK FIELDS eta KLAMM taldeen disketxea zen hartan, ia inork ezagutzen ez zuen beste erreferentzia bat zegoela...
hurrengo ostiralean hara agertu zitzaidan, urdin koloreko disko batekin, pegatinaz beteta, braillen idatzitako kartoiekin eta komik batekin...
18:48 ni: eta nor da Burguera?
18:51 Juan: Jogailuan jarri eta utzi zidaan ea asmatzen nuen nortzuk zebiltzan horren atzetik eta handik hasi zituan agertzen zenbait izen, esaterako, marti brunet FUSSION taldekoa, Marceli Antunez (FURA DELS BAUS), Victor nubla (macromassa eta hamaika kontu gehiagotan ibilitakoa) Gat castaño eta Aibo, azken 2ak NEW BUILDINGSekoak.
Vicente Burguera europako number 1a duk, laguna diat eta gehiegi zakik.
18:52 Pokorarekin kolaboratzen dik alde esperimentalenean, bere vinyltribes-eko orria bidali nian, hainbat bitxikeria deskubritu ditik, 60etako gauza ilunetatik abangoardiaraino, galaktiko hutsa.
ni: ok
18:53 bildumagilea, beraz...
edo deskubritzailea...
18:56 Juan: lehenengo ikertzailea, gero collector, morroi horrek dirutza gastatu dik diskoak erosiz, auskalo zelako diskoak, eta ondoren 100etik bat ateratzen dik, horregatik heltzen duk lehenengoa beti http://www.vinyltribes.com/tribes.html?dir=desc&order=price
18:57 ni: jakina
Juan:HANS POKORAren liburuak gomendatzen dizkiat, 6 ale dituk, uste diat, eta azkena, hein handi batean Vicentek berak egin zian, ildoa aldatu duk orain kontu esperimental gehiago agertzen dituk acid rock, progresivo, folk, hard rock edota garagearekin batera.
18:59 diskoaren datari begiratu, eta 1983 ikusi nuenean, entzun gabe galdetu nioan lagunari zenbatean zegoen, trade edo cashean, eta duela 5 urteko 200 euro eskatu zizkidaan.
ni: halako gauzak entzuten hituen orduan?
19:00 Juan: askoz lehenagotik ere, nahiz eta jendeak uste duen hippya naizela
19:03 Juan: baina gauza industrialagoak ESPLENDOR GEOMETRICO, COMANDO BRUNO, RESIDENTS, THROBBING GRISTLE eta gauza ilunagoak, ez hain esperimentalak.
Musica Dispersa
ni: itzelak
Juan: Naif- Atlas
19:04 baina, tira, gaztetan EDAD DE ORO osoa irentsi nian, zoritxarrez....VAGINA DENTATA eta bere txakurrak...nik jakin ez halakorik existitzen zenik, JIMI, IRON MAIDEN, NEGATIVOS, AC/DC, JUDAS PRIEST, RAMONES, KING CRIMSON eta halakoak entzuten nitian, gehienbat.
19:05 Diskoa nik nituen zenbaitekin trukatu nioan, PERUCHOS eta WELCOME TO AMORIÑOS, zenbait kopia bakoitzeko...
19:07 artefaktoa poltsan nuela etxerantz egin nian entzuteko asmoz, gabonak zituan, gure ama eta iloba etxean zeudean, ozen-ozenki jarri nian eta umetxoak ezin zioan barreari eutsi, berarentzat normala huen, baina amak zioan desafinatzen eta ezin txarrago abesten zutela............
ni: jajaja
19:08 eta hi pozez zoratzen
19:09 jira eta bira, ezta?
Juan: hori baino gehiago.........
bildumazale gisa, berehala ekin nioan kopia gehiago bilatzeari
19:10 Ezingo niake sentsazioa ondo deskribatu, ematen zian RESIDENTS taldea GRACIA auzoan egon izan zirela, absentak edaten, eta ondoren estudio batean giltzaperatu zirela umeekin batera.
19:12 bildumazale gisa pentsatu nian sekula ez nuela halako gauza bizarrorik entzun, eta inork ez ziok baliorik kenduko lan horri, mainstream instituzionalak erdipurdiko hamaika gauza santifikatu ta gero. Garai hartan disko hau ez ziaten nahi bertan kantatzen duten umeen gurasoek ere, tira, kantatu baino desafinatzen dute a ttuttiplain...
19:13 http://www.vinyltribes.com/catalogsearch/result/?q=coral+infantil&x=0&y=0
19:19 ni: eta kontzerturik ere ez ziaten emango, ezta?
19:20 (nahiz eta hik ez ikusi, jakina)
zerbait al dakik haietaz
inork ikusi al zitian?
19:26 Juan: disko hau baino lehen baliteke, umerik gabe, artefakto hau kasetean fabrikatu zen lehenago, umeen ahotsik gabe, LMD zigiluan: “laboratorio de música desconocida”.
19:32 Juan: MUSICA POR CORTESIA zian izena
ni: eta zenbat kopia zeudean?
zenbat dituk hik?
19:40 Juan: 300 bat prentsatu omen zituan...eta bat edo beste zeukeat nik.
ni: eta hire hirian mugimendurik al zegoan
ala heu hintzen berezi bakarra
hire denda...
Juan: nik hobeto nikean kafea eta galletakeko saioetan egon izana diskoaz hitz egiten...bide ugari sortzen dituk, eta bildumazale bat agertu bitartean, diskoa egin zutenek ere ez ziotek garrantzirik ematen, areago, txatarra balitz bezala begi-bistatik kentzen ditek (ez beti), baina Espainia binilo-hilerriz beteta zegok, esaterako LA METRALLETA, CHACHACHA, hire auzoko denda hura, eraman ninduana, edo RAFA GALLUPen ganbarako biltegia, hara eramaten baitituzte artistek eta zigiluek gainetik kendu nahi dituzten biniloak, eta ikusten dutenean zerbait mugitzen hasten dela beren lanarekiko edo diruarekiko interesa pizten zaiek berriro...
19:42 ni: betikoa
19:43 Juan: industrialaz kontrolatzen duen bat edo beste bazegok, esaterako dendara etortzen huen bat, Manolo o Ruben Garcia izenekoa, Audiopollution, baina disko honetaz fitxik ere ez, ezta beste elementu batek ere, musika oneko 40.000 bat disko dituena...iberikoa, euskalduna, katalana...dena zeukaan, baina hau ez, eta oparitu egin nioan bat.
19:44 Folk pastoraleko uneak zauzkak, umeek desafinabestuak, kanturik martzianoek MUSICA DISPERSAko Manuel Brabo “el CACHASek egiten zituen kantuak zakarzkidak gogora
19:45 ni: nik bi mp3tan zeuzkeat, hemen lortuak: http://stahlfabrik.blogspot.com/2009/01/coral-infantil-cantaires-del-cadi.html
baina, berez, abesti asko dituk, ezta?
19:46 ala jatorrizkoan 2 korte bezala agertzen dituk?
Juan: Diskotik erakartzen nauena objektua bera duk, gaina bazeukak balio artistikoa, ez dakik non jarri, abangoardian, boutaden, nahita egindakoen artean...ala adar-jotze huts bat den, artaren historian ikusi ditugun guztien arteko beste bat, Dali, Joseph Beuys, Emilio el moro, Macromassa, Residents, Warhol, Calatrava anaiak, Bibi Andersen, Divine bezalakoak
19:47 ni: eta objektua nolakoa da?
argazkia besterik ez diat ikusi ta:
Juan: korteak banatuta agertzen dituk...
ni: binilo urdina, ezta?
(guztiak zituan urdinak?)
tartekirik?

cn

19:52 Juan: Poltsa garden bat duk, eta barruan disko urdina, hamaika pegatina eta liburuxka bat, abestien azalpenekin eta marrazkiekin, Viborako marrazkilari batenak (MAX, uste diat) eta ume batzuenak...oharrak zeudek liburuxkan, diskoa egiteko dirulaguntza nola gorroneatu zen, eta kolaboratzaile eskuzabalen zerrenda, uste diat CAIXA CATALUNYA hortik zegoela...
ni: jajajaja
lehen askozaz zailagoa izango huen horrelakoetara heltzea
nola moldatzen hintzen internet baino lehen?
19:57 nolakoa huen diskoen trukaketa?
20:04 Juan: denda izan aurretik ere katalogo bidez saltzen nian, zerrendak egiten nitian eta nire kontaktuei bidaltzen nizkiean, Valentzian egon zitezkeen leku garbi edota hautsez betetako guztietatik pasa nintzen, azoketatik hasita etxe partikularretara, Rafael Gallupen denda bezalako azpimunduak barne, bilbon erakutsi hidana baino antroago zena... eta horrela hiriz hiri. Ondoren, premiagatik, denda muntatu nian, jan ahal izateko, 10 bat urte iraun nitian, oso gogorra baita hainbeste freak jasatea Valentzia erdian, gainera alokairuaren prezioa garestitu zidatean eta dendako sabaia erori egin huen. Erabaki nian ordutik aurrera Valentziatik kanpoko biltegi batetik lan egitea, bakarrik internetetik eta etxetik bezero adiskideekin.
20:05 ni: aha
ba, primeran.
20:07 Juan: Bai, orain alde egin behar diat, besarkada bat!
ni: beste bat hiretzat, jarraituko diagu hizketan, ciao!

Juan Pedro Parras
Puerto de Sagunto (Valentzia), 1965
Greyhead zigiluko ekoizlea eta disko saltzailea
greyheadrecords.com



Creative Commons-en baimena
Testua eta irudiak Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende daude