Kafe aleak 58
k&g
 Isidro Elgezabal
Su Ta Gar   -   Jaiotze Basatia
IZ - 1991
bo




Abuztuak 14,1990. Larrabetzuko Hori Bai Gaztetxera abiatu ginen, gidatzeko
baimenak atera berri, ezin galdu genezakeen aurkezpen kontzertu batera;
jendetza pilatu zen sarreran eta, halako batean, bidea zabaldu zitzaien gerrirainoko
zapak zituzten Aitor Gorosabel, Xabier Bastida, Hasier Osoro eta Borxa Arrilagari.
Su ta Gar heavy metal taldea jotzekoa zen. Itzela zen taldea zuzenean ikusteko
genuen gogoa, arteragoko hilabeteetan eskuartean erabili genuen eta euren
maketa, nork eta JM Sampedro Sanpe-k (Pi LT, Gu Ta Gutarrak) pasatutakoa.
Azalean gitarra bat ageri zen suaz inguratua, gorri-beltzean. Harritu egin gintuen
maketa hark hainbat arrazoirengatik; hasteko, izena. Su ta Gar. Ez dago euskaraz
heavy metal talde bat izendatzeko hoberik. Estiloak transmititzen duen indarra
eta berotasuna ondoen definitzen duena; horri lotuta, hizkuntzaz gabiltzalarik, ba
euskaraz egiten zutela: ordura arte euskal rook joerek eta entzuleek, baztertuxe
zuten estilo hori, eta mutil hauek harrotasunez aldarrikatzen zuten; eta bukatzeko,
oso ondo egiten zutela. Klixe guztiak zekartzaten, estiloan eta gaietan: laster
zetozen burura erreferentzia oso garbiak, hala nola, Iron Maiden, Metallica, Judas
Priest, Helloween... 80ko hamarkadaren amaieran goi-goian zeudenak; gaiak
ere atzerriko heavy taldeetan zerabiltzatenak ziren Basamortuetako zalduna,
Infernurako bidean... Gaztelupeko Hotsak zigiluak CDan bildu zituen: Su ta Gar
(1987-1989). Kontzertu hartan maketako kantak ez eze, hurrengo lan luzean
etorriko zirenak ere aurkeztu zizkiguten, eta Judas Priesten Electric Eye eta YJ
Malmsteen aizkolariaren Trilogy Op. N°5 pieza instrumentala. 1991n etorri zen
Jaiotze basatia, izen ezin aproposagoa oraingoan ere. Azala komiki estetikaduna
zen, Manolo Gilena; bertan, lurpetik asfaltoa txikitu egiten duen gazte zapazto,
larruzko txupaduna ageri da; amnistiaren aldeko pintada horman eta kale
langileak. IZ diskoetxeak kaleratu zuen hiru formatutan: binilo, kasete eta CDan.
Edizio digitalean Haika mutil kantuaren bertsioa ere sartu zuten, aurreratxoago
grabatu zutena Txerokee-Mikel Laboaren kantak (Elkar,1990) diskoan. Su ta
Gar taldearen lehenengo lan luze honek ondo erakusten zuen taldearen iturriak
zeintzuk ziren, sasoi hartan heavy-power metal munduan nagusitu egin zirenak
eta geurera ondo ekarriak: Mari, mito euskalduna bonbo bikoitz harrapaezinean,
estilo berekoa ere Etsi gabe, gaia kartzela duena; gauari ere kantatu egiten zaio
(zelan ez!) Zure aurrean makurtzen naiz abestian, baina erritmo pisutsuan. Gazte
palestinarrak ere ageri dira David eta Goliath kantuan. Lanari izena ematen diona
ale instrumentala dugu (ez oso ohiko kontua euskal rock musikan), entseatzeko
gogoa kentzeko modukoa, in crescendo doana, erritmo aldaketaz josia, solo eta
gitarra zorrotzak, ikaratzeko moduko abiada hartu arte, taldearen jotzeko indar,
amorru eta birtuosismoaren erakusle. Chapeau! IZ estudioetan grabatu zuten
Kaki Arkarazoren ardurapean. Su ta Gar: euskal heavy metalaren Alfa eta Omega.






ISIDRO ELGEZABAL LARRAZABAL. MUNGIA, 1972
Artayorran baņo, yantzan obeto! irratsaioko esataria
bilbohiria.com








Creative Commons-en baimena