Kafe aleak 63
k&g
 María ptqk
Les Rita Mitsouko   - Système D
Virgin Records - 1993
bo




80ko hamarkadan chanson-aren ondare musikal eta literarioa sintetizadoreka
eguneratu zuten talde frantses ugarietako bat izan zen Les Rita Mitsouko. Bai-
na beste batzuen aldean, haiek hobetzen joan ziren beren ibilbidearen amaie-
rara arte, musika estilo guztiak talentu eta erraztasun berarekin berrasmatuz.
New wave, elektronika, rap, funk, hip-hop, sanba, balada arina, berdin zitzaien:
ezberdin egiten zituen ezin deskribatuzko zerbait izan zuten beti.

Catherine Ringer eta Frederic Chichin 1979an maitemindu ziren (Wikipedia-k
horixe dio literalki), eta urtebete geroago sortu zuten Les Rita Mitsouko.
1985ean jo zuten goia Marcia baila kantarekin. Orain legendarioak diren beste
single batzuk iritsi ziren gero, hala nola Andy (Andy Warholi omen eta barre
egiten diote, aldi berean), C ́est comme ça eta Les histoires d ́A. Bideokliparen
urrezko urteekin batera hasi ziren jotzen, eta genero hori ezin hobeto zetorkien
beren konposizioen kolorismoa areagotzeko. Philippe Gautier eta Jean-Baptiste
Mondino zuzendariekin lan egin zuten, baita J.L. Godard erregearekin ere;
haren Soigne ta droite filmak The No Comprendo LParen grabazioko eszena
dokumentalak jasotzen ditu, filmaren soinu-banda ere badena.

ptq

Argitaratu zutenean ez zituzten berrogei urte ere izango, baina kritikariek hel-
dutasunaren diskoa deitu ohi dutena da Système D: bildutako kanta asko bita-
listak diren arren, diskoak emaitzen balantzea izatearen itxura osoa du. Igoera
sozialaren antsietateari buruzko satira dago, norbere belaunaldiarekiko kontu-
garbitzea, bikote-bizitzaren zoriontasun etsia, negozio-emakumearen fantasia
erotikoak eta amodio-afera heldu eta desinhibitua –aldez aurretik porrot egingo
duela jakin arren, berdin zaio–. Narratiba handiko taldea izan zen beti.
Diskoaren azala izugarri gustatzen zait. Egiptoko hieroglifiko baten modukoa
da, baina 90eko urteetako bertsioan. Atzealdea zian kolorekoa da eta hitzak
urre-koloreko letra apur bat fanzineroekin idatzita daude. Catherine eta Fre-
dericek orekari eusten diote hitzetako baten gainean, eta batak besteari begi-
ratzen diote besoak gurutzean eta hankak tolestuta. Festa gau baten ondoren
surf eskola batean izena eman duten bi dandy dirudite. Zapatak bustitzea
bost axola zaien snob batzuk.

Système D ez da beren albumik onena, gomendagarriena ere ez beren disko-
grafian murgiltzeko. Baina zerbait berezia du, aldi berean oso Mitsouko eta oso
fin de siècle dena, estilo ikonoklastaren esentzia ondo uztartzen duena. Han-
ditu, aberastu eta desengainatu ziren no future-ko umeak, jarrera errukarri eta
axolagabekoak, lotsagabe argitsuak izateari utzi gabe, kemen handiz.

Euren azken diskoa 2007an argitaratu zen, Frederic Chichin minbiziak hil baino
zenbait hilabete lehenago. Pop frantsesa lutoan dago oraindik, baina Catheri-
ne Ringer, konpositorea, multi-instrumentista eta frontgirl-a, taulara itzuli zen
2011n Ring’n roll diskoarekin, bakarkako ibilbideko lehenengoa.

Maria Ptqk
Bilbo, 1976
Blogaria
ptqkblogzine.blogspot.com





Creative Commons-en baimena