Kafe aleak 79
k&g
 Raúl Domínguez
Microstoria   -   _snd
Thrill Jockey - 1996
bo




Beroki baten barrualdearen soinu banda (Jarri diskoa mugikorrean eta sakelan
sartu).

Disko hau musikaren lo-kuluxka da, sasoien arteko musika. Begirada beste
edozein lekutara zabaltzen duen loarina. Denbora askea da, denbora librea,
aisialdia, denboraren aisialdia. Arratsaldean jolasten den denbora.

Errebelaziorik gordetzen ez duten soinuak, gogora ezer ekartzen ez dutenak,
airean deuseztatzeko zorian dira, isil-isilka, desagertu besterik ez baitute nahi.
Markus Poppek eta Jan St. Wernerek aukera eman diote hots bakoitzari bere
dantza, bere izaera ezkutua aurkitzeko. Musikari entzunzaleak dira eta entzu-
naldi berritu bat eskaintzen digute. Ustekabeko konplexutasunari bidea ematen
dioten inprobisatzaileak. Entzunaldian murgiltzen bazara, euliak ere kulunka-
tuko lituzkeen zabuak mendean hartuko zaitu. Hemen, ezegonkortasuna forma
ematen duen potentzia da, esandakoari garaitzen zaiona, amaiera emanez.

Disko hau isiltasunaren biolentzia ederra da. Bertoko abestia, hemengoa.

mcs

- Zein ote da erritmo ezin konplexuago hau, dantzaezina dirudiena?
- Galsoro baten kulunka da, atea itxita duen hozkailu baten barrualdea.

Hau ez da hauskortasunaren musika, baizik eta eguzkitan jarritako arropa-
esekileku baten basakeria arriskutsua.

Lur planetaren sehaska-kanta da, bere sehaska-kanta: itxi errezelak eta entzun
ezazu.


Raul Domínguez. Barakaldo 1984
Marrazkilaria





Creative Commons-en baimena