|
|||
Garikoitz moya |
|||
Akauzazte
- Ur Gardenak Esan Ozenki - 1998 |
|||
Akauzazteren disko gehienak jaitsi daitezke hemendik http://freemusicarchive.org/music/AKAUZAZTE
Bizitzaren isla hasieran, naturalistek (horrela deitzen zitzaien natura ikasgai zuten lehenengo filosofoei) errealitateari begiratzen zioten printzipio sortzailea, gauza guztien sortzailea, ezartzeko asmoz eta horrela Arkhe izendatu zuten. Behaketa horretatik, Miletoko Talesek ondorioztatu zuen printzipio hori ura zela, gauzak bertatik datozelako, berari esker existitzen direlako eta bertara itzultzen direlako. Logikoa zen Tales ondorio horretara heltzea, ura naturako elementu guztietan baitago, bizitzaren azken iturburu delako, eta izaera totalizatzailea eta ia jainko- tiarra duelako. Gure planeta ura da hiru laurdenetan, eta jantzi atomiko horrekin bizitza eta bere genesia ahalbidetu zuen, bertan lehenengo mikroorganismoak hartuz eta gizakiaren egitura genetikoaren % 71 urez betez. Ura etengabe eraldatzen da aldaketa iraunkor eta atergabez, hainbat eratara gorpuzten da bizitzan; likidotan, birritan bainatu ezin garen ibaietan, elkar ikus- ten uzten ez gaituen lurrunetan, eta gure elixirrak atontzen dituen izotzetan. Ura jariotzen da, narrasten da eta lurrean sartzen da, harkaitzik gogorrena higa dezake eta izaerarik latzena bigundu, heriotza da amorru basatizko olatu uhol- detan, edo antzinako tortura tresna. Tai gabe, etsi-etsian aritu da gizakia uraren bila, botiletan eta urtegietan gil- tzaperatu du, bere eztarritik behera eraman du, eta arazo bihurtu du, 2030. urtean 5 pertsonatik batek ur-eskasia izango baitu. Baina ura, ezer izatekotan, munduaren eta gure arimaren ispilu eta diagnosia da, orakulu hutsezina; egiatia da eta begirada itzultzen du. Zenbaitetan, oso aldi bitxi eta bakanetan, musikan agertzen dira horrelako ur ispilu horiek, pitzadurarik gabekoak, tupustean azaltzen zaizkigu beti, edota hurbileko bati esker, gure psikea aztoratzen dute, shock egoeran jartzen dute. Epileptikoak. Musikarekiko izan dudan esperientzia gaixogarri osoan zenbait musika ispilure- kin egin dut topo, baina bat ere ez zait izan Akauzazteren 1998ko Ur gardenak bezain argia, bat ere ez dut bizi izan hori bezala. Inflexio-puntu hura gogoratzeko, musika erreproduzitu eta burmuinarekin konektatu behar dut, osorik har nazan, harrapa nazan, tai gabe, erruki gabe; bertan bainatu behar dut, murgildu, ur horiek edan, ozeanoak zeharkatu denboran, nire oroitzapenen erdiraino igeri egin. Eta uraren memoria infinitu horretatik, biluzik, begiak eta belarriak zabalik, data bat etorri zait burura, suaz grabatutako zenbaki batzuk....................... 2000ko apirilaren 14a; etereo, distantzia hartu dut, nire baitatik aldendu naiz, nire burua behartu dut, ehunka buru orbitanterekin batera, aleatorioki ezarriak eta estu-es- tuan areto osotik, gainera etorriko zaigun intentsitate-uholdea antzeman ezinik. Dena hasi eta bukatu zen une berean, unibertsoaren moduan hamaika aldiz uzkurtzen eta zabaltzen atzapar zorrotzekin, nire gorputzaz hain azkar jabetuz, ezen zorabiatu nintzen, nahiz eta ahoa batetik bestera mugitzen zitzaidan harri- dura eta zoriontasun keinuak eginez. Gogoan dut nire burua eszenatokiaren aurrean, eta itsaso amaigabe bat ze- goela lau harea alerekin, ahalegin bizkorrean kristal handi bat osatzen zutenak, erabateko soinu ñabarduraz betea. Aurretik inoiz ez bezala zabaldu zitzaizkidan erretinak eta belarriak, eta bere burua lehenbiziko aldiz ikusten duen umea izan nintzen, gauzen iragana, oraina eta geroa ikusi nituen. Lehenengo gizakia ikusi nuen, eskuak odolez zikinduta, hilzorian ilargiari oihu egiten zion animalia baten ondoan, totemak ikusi nituen, mitoak, zirkulu zentrokidetan ezarritako hezurrak, uluak entzun nituen leize ba- ten hondotik. Pertsona berbera ikusi nuen, beste garai hurbilago batean ezagutezin, aurrean batak eta zeroak zituela, lotuta, aulki batera kateatuta, lo antzera, gorputz oso- tik hedatzen ziren izpi katodikoetan urtuta, hutseraino. Gauzen errealitatea ikusi nuen, zoriontsu izateko ezintasuna, itzulerak, desore- kak, betirako nahigabea, eta balizko errezeta bat ikusi nuen, zarata, melodia, isiltasuna, ehundura urratzaileko erritmoak, argi eta itzalezko suak, patuaz eta une etengabeez mintzatzen ziren gitarrak, egun berriaren lanbroan desegiten ziren metalezko danborrak ikusi nituen, drogak, euliak ikusi nituen umeak jaten, poesia, sorkuntza, gordintasuna olio-poltsatan, errusiar mendiak... Azkenean, begiratzen zidan ispilua nitaz jabetu zen, hegan atera nintzen eta dantza maltzur eta erritmodun bat dantzatuz ospatu nuen, totelka esnatu nintzen, izerdi patsetan eta ikusitako hartan erabat sinetsita, harridura aurpegiek inguratu ninduten, ezin ulertuz, ezer deszifratu izan ez balitz bezala, baina nik aditu egin nuen eta ez nuen utzi ihes egiten jendetzaren zirrikitu irekietatik. Haren ondoren, sentsazio horren bila jarraitu dut, zainak zipriztindu zituen lo- belarraren lehenengo sugarra berriro sentitu nahi duen yonkiaren gisara, eta ikuspegi berbera aurkitu dut beti, ez didate inoiz hutsik egin, eta beren diskoak diren substantzia kimikoak, enlatatuak, kartoian edo maketa zaharkitutan, Inflexio-puntu hura gogoratzeko, musika erreproduzitu eta burmuinarekin konektatu behar dut, osorik har nazan, harrapa nazan, tai gabe, erruki gabe; bertan bainatu behar dut, murgildu, ur horiek edan, ozeanoak zeharkatu denboran, nire oroitzapenen erdiraino igeri egin. Eta uraren memoria infinitu horretatik, biluzik, begiak eta belarriak zabalik, data bat etorri zait burura, suaz grabatutako zenbaki batzuk....................... 2000ko apirilaren 14a; etereo, distantzia hartu dut, nire baitatik aldendu naiz, nire burua behartu dut, ehunka buru orbitanterekin batera, aleatorioki ezarriak eta estu-es- tuan areto osotik, gainera etorriko zaigun intentsitate-uholdea antzeman ezinik. Dena hasi eta bukatu zen une berean, unibertsoaren moduan hamaika aldiz uzkurtzen eta zabaltzen atzapar zorrotzekin, nire gorputzaz hain azkar jabetuz, ezen zorabiatu nintzen, nahiz eta ahoa batetik bestera mugitzen zitzaidan harri- dura eta zoriontasun keinuak eginez. Gogoan dut nire burua eszenatokiaren aurrean, eta itsaso amaigabe bat ze- goela lau harea alerekin, ahalegin bizkorrean kristal handi bat osatzen zutenak, erabateko soinu ñabarduraz betea. Aurretik inoiz ez bezala zabaldu zitzaizkidan erretinak eta belarriak, eta bere burua lehenbiziko aldiz ikusten duen umea izan nintzen, gauzen iragana, oraina eta geroa ikusi nituen. Lehenengo gizakia ikusi nuen, eskuak odolez zikinduta, hilzorian ilargiari oihu egiten zion animalia baten ondoan, totemak ikusi nituen, mitoak, zirkulu zentrokidetan ezarritako hezurrak, uluak entzun nituen leize ba- ten hondotik. Pertsona berbera ikusi nuen, beste garai hurbilago batean ezagutezin, aurrean batak eta zeroak zituela, lotuta, aulki batera kateatuta, lo antzera, gorputz oso- tik hedatzen ziren izpi katodikoetan urtuta, hutseraino. Gauzen errealitatea ikusi nuen, zoriontsu izateko ezintasuna, itzulerak, desore- kak, betirako nahigabea, eta balizko errezeta bat ikusi nuen, zarata, melodia, isiltasuna, ehundura urratzaileko erritmoak, argi eta itzalezko suak, patuaz eta une etengabeez mintzatzen ziren gitarrak, egun berriaren lanbroan desegiten ziren metalezko danborrak ikusi nituen, drogak, euliak ikusi nituen umeak jaten, poesia, sorkuntza, gordintasuna olio-poltsatan, errusiar mendiak... Azkenean, begiratzen zidan ispilua nitaz jabetu zen, hegan atera nintzen eta dantza maltzur eta erritmodun bat dantzatuz ospatu nuen, totelka esnatu nintzen, izerdi patsetan eta ikusitako hartan erabat sinetsita, harridura aurpegiek inguratu ninduten, ezin ulertuz, ezer deszifratu izan ez balitz bezala, baina nik aditu egin nuen eta ez nuen utzi ihes egiten jendetzaren zirrikitu irekietatik. Haren ondoren, sentsazio horren bila jarraitu dut, zainak zipriztindu zituen lo- belarraren lehenengo sugarra berriro sentitu nahi duen yonkiaren gisara, eta ikuspegi berbera aurkitu dut beti, ez didate inoiz hutsik egin, eta beren dis- koak diren substantzia kimikoak, enlatatuak, kartoian edo maketa zaharkitutan, azalean itsatsi zaizkit. Izan ere, Akauzazte ikusi edo entzutea denak aurkako zentzu bat duela sentitzea da, bi aldetako esperientzia bat, errealitatearen argia eta itzala agerian uzten duena, metalezko zaldi baten gainean zamalkatzea, aurrerantz beti, ezagutu gabearen mugak zeharkatzea eta piztia erraldoiaren aurpegiari begiratzea, gu geu baikara piztia. Garikoitz Moya
Santurtzi, 1980 Musikazalea |
|||