Kafe aleak 89
k&g
 Andrea Galaxina
Astrud   -   Mi fracaso personal
Chewaka - 1999
bo




Esta cosa de cantar canciones, así en abstracto...
Telebistan ikusi nuen Astrud lehen aldiz, zehazki Lo+Plus programan. Bailando
ari ziren kantatzen, ordurako ezaguna nuen hit-a. Eurak biak, ez nuen sekula
antzeko ezer ikusi. Hamahiru urte nituen eta neure buruaren bilaketan hasten
ari nintzen. Queer-ari egindako edozein erreferentziak harrapatzen ninduen,
queer-aren kontu hori zer zen jakin baino lehenagotik ere... Baina eurak
biak... Bata mutil onaren, ikastunaren, munduko irain guztiak jasotzearen
itxurarekin: pastadun betaurreko oso handiak, gizon nagusiaren arropa,
goraino lotutako alkandora. Bestea teklatuan, argal-argala, ile laburra, halako
itxura bohemioa... eta takoiak. Ez nuen ezer ulertu. Paradisio taldearen bertsio
bat egiten ari ziren. Izena gorde nuen buruan, Astrud, eta aurkezten ari ziren
diskoarena, Mi fracaso personal. Guztia zuten. Zeri buruz hitz egingo zuten
kantek? Interneten aurreko garaian, nirea bezalako hiri batean, ia ezinezkoa
zen horrelako disko bat lortzea.

Reconozco que como oyentes no os falta voluntad...
Eroski, 1999ko egun bat. Mecanoren fana nintzen, funtsean, baina bilatzen
jarraitzen nuen. Diskoen apalean begiratzen ari nintzela, orduan leku handia
betetzen baitzuten oraindik hipermerkatuetan, bat-batean ikusi egin nuen. Bi
pertsonaia ardo edalontzi bati eusten, isurtzen?, atzealde urdin argiarekin, erei-
notz koroa zilarreztatu batean sartuta, eta zilarrezko hizki horietan: ASTRUD MI
FRACASO PERSONAL. Aurkitu dut. Takoien tipoa da. Tres años harto, El amor
era esto, Cambio de idea, Bailando... Bai, hauxe da.

Y no quiero ocultar que siempre hubo un matiz o la sombra de una duda...
Kilima nerabe eta pobrezia teknologikoko une haietan, soilik erabil nezakeen
CD irakurgailua adinekoei salgarri den guztia saltzera bideratutako txango
horietako baten ostean gure aitonari enkasketatutako musika-kate itzelean,
amua irentsi zuen, baina niri ez zitzaidan gehiegi axola izan, etxean sartzen
zen aurreneko CD irakurgailua zelako, iraultza handia. Hala ere, musikalki,
walkman batekin hustu behar nuen barrena. Zinta batean grabatu nuen
Mi fracaso personal, Bailando kaseteko lehen kanta izan zedin zainduz,
entzuteko beharra banuen erraz aurkitu ahal izateko. Baina jakina, soinu
collageak tranpa izan zuen beti, eta azkenean beti bukatzen zenuen zintako
lehen kantak entzun eta birbobinatzen, trabatu eta hondatu arte. Bailando-k
oraindik hunkitzen ninduen, entzunaldi bakoitzean haren alde ezkutuez
jabetzen nintzen; “Erección” esan du? baina gainerakoak... Gainerakoak
izugarri aspertzen ninduen, ez nuen ulertzen. Ez nuen hitz bihurri haietan
bilatzen ari nintzena aurkitzen, ez zegoen ezer homosexualik hor. Esaldi
solteek grazia egiten zidaten; “Hay demasiada cafeína en mi torrente
sanguíneo”, baina kito. Agian, guztiarekin ere, herri txiki bateko nerabe bat ez
zegoen prestatuta Astruden disko baterako.

Y era tan solo cuestión de tiempo que nos desbordaran los aconteci-
mientos...
Ulertzen ez nuen disko bat gordetzen zuen kasete zinta bat nuen, eta disko
hori ziurrenik nire gelako izkinaren batean ahaztuta bukatuko zuen CD batean
zegoen. Hala ere, eta ez dakit zein mugimendu kosmiko bitxirengatik, Manáren
fana zen institutuko neska bati utzi nion CDa. Zergatik egin nuen? Zein ziren
nik ezagutzen ez nituen baina berak mailegua onartzeko bezain ondo saldu
nituen bertuteak? Ideiarik ez. Hala ere, disko hori berari uztearen zuhurtzia falta
izan nuen (orain badakit zuhurtzia falta izan zela). Eta bere eskuetan egon zen,
hainbat hilabetez. Hilabete horietan diskoa ahaztu nuen, egun batez itzuli zidan
arte. Marra bat zuen kutxan. Baina niregana itzuli zen.

¿Y si cambio de idea sobre ti?
Denbora nahikotxo pasatu zen, ikaragarri aldatu zen nire bizitza. Mende berria
hemen zen, nire disko bilduma xumeki handitua zen eta nik egunero egiten
nuen amets biboteak indie-aren giro txikian sartzearekin. Bakartasun probin-
tzianoaren urruntasunetik begiratzen nuen giro indie-an. Interneten nabigatzen
nuen herriko ziberrean diru nahiko xahutzearen truke. CDren bat erosten nuen
saltoki-guneko disko dendan. Pepsik diruz lagundutako musika alternatiboko
aldizkari bat ikuskatzen nuen.

Voy a pensar aún más en ti y a no olvidarme de no dejar de recordarte.
Eta edozein urte gatzgabeko edozein egun gatzgabetan, arrazoi jakinik gabe,
salbu eta, agian, taldearen izena ezagun egiten zitzaidala, bigarren diskoa (Gran
fuerza) erosi nuenean, Mi fracaso personal-en handitasuna deskubritu nuen.
Erosi nuenean diskoaz gozatzea eragotzi zidaten murru guztiak erori balira be-
zala izan zen. Landare igokariz, loretan zeuden landarez, fruitu mamitsuz eta
urtsuz, ardoz eta ereinotzez betetako lorategian nengoen orain. Bakanal baten
erdian nintzen, Dionisok nigandik hurbil egiten zuen korrika eta Astrudek jartzen
zuen soinu banda.

Astrudek ate oso garrantzitsua ireki zuen nire munduan. Ezezagunari eta ezber-
dinari nion beldurra kendu zidan. Desberdin izateari beldurrik ez edukitzea lortu
zuten, baizik eta horretaz harro sentitzea, horixe izatea nire identitate marka.
Gauza konplikatuetan miatzen, gauza liluragarriak deskubritzeko pazientzia iza-
ten. Mi fracaso personal ez dator bat izenburuarekin, diskora izenburuagatik
heldu banintzen ere. Eurek gauza asko egin zituzten gero, nik disko asko erosi
nituen gero, baina hau eta ireki zuen ebakia ordezkaezin dira.

Astruden diskoa hasieratzat jo daiteke. Espainiako musika alternatiboaren eta-
pa berri baten hasiera. 90eko hamarkadan bizi zuten ingelesezko noise eztan-
daren eta 2000tik aurrerako gaztelaniazko indie-poparen arteko lotura. Indie
musika delakoak ordezkatzen dituen filia eta fobia guztiak piztu zituen Astrudek
disko honekin. Alde batetik, hitz korapilatsuak, petulanteak, intelektualoideak,
gazteria hedonistari, beste edozertaz arduratzeko bere buruaz arduratuegi ze-
goen gazteriari egindako keinuak ulertuko dituzten hautatu gutxi batzuen es-
kura. Bestetik, nahi duten bezala jokatzeko eta izateko ausardia, pedantetzat
hartuak izateko ausartak, eta aldi berean Paradisio bertsionatzeko eta kantak
takoidun zapatetan interpretatzeko bezain petardak, Magnetic Fields, Pulp, As-
trud Gilberto errebindikatzeko, 6ths edo Chico y Chica. Lehenengo LP honen
ostean, bikote kataluniarrak bide ezberdina hartu zuen, apurka-apurka barro-
kismo popetik urrundu zen, eta musika herrikoiari heldu zion bere ikuspegi pro-
pio eta oso pertsonaletik. Hitz konplexuek batez ere hirugarren diskotik aurrera
beren lanean nagusituko zen kostunbrismoari utzi zioten lekua; sinteek hari-
musikari eta zarrabeteari eta antzeko musika-tresna tradizionalei. Astrud asko
aldatu dira, eta ni haiekin; izan ere, sakonean, somos lo peor.


Andrea Galaxina. Santander, 1986
Fanzine editorea
bombasparadesayunar.blogspot.com.es





Creative Commons-en baimena