Kafe aleak 98
k&g
 Javi Ruiz
Chucho   -   Los diarios del petróleo
Chewaka - 2002
bo




Ziurrenik, nik baino bizitza interesgarriagoa izan du Fernando Alfarok. Askoz
interesgarriagoa, inondik ere. Los diarios de Petróleo berriz entzuten dudan
bakoitzean pentsatzen ditudan gauzetako bat da.

Fernando Alfarok bularra erdibitu zuen, bere burua goitik behera bitan banatu
eta disko honetaz erditu zen. Oraindik bero den zaurian, oraindik azalgorrian,
bizi dira kantu hauek gure buruan entzuten ditugun bakoitzean. Gure buruan
baino gehiago, gure erraietan. Fernando Alfaroren kantuek toki hori bete izan
dute beti, gure izatearen sakonenean. Bere istorioek, maitasun eta odolezkoek,
hortik entzun ditzazun eskatzen dute, hala egiten ez baduzu, honek guztiak
ez du ezertarako balioko. Horrela baino ez duzu ulertuko zer gertatzen den El
secreto de la ciencia, Abre todas las ventanas edo Chapoteosis de la bañera
kantuetan. Horrela baino ez duzu ulertuko amildegiaren ertzean bizitako bizitza
bat. Zintzotasun ikaragarria esakunea suarekin idatzita dituen eguneroko baten
orrietatik kontatutako bizitza.

Izan ere, hau ez bada gauzak gertatu eta sentitzen diren bezala kontatzea, ez
dakit zer izango den hori. Ez dago beste modurik. Soilik Fernando Alfarok astin
gaitzake horrela. Ez baita gauza bera nik kontatzea, errutinaz eta aspertzez
osatutako bizitzarekin, edo berak. Ez, ez da gauza bera.


Javier Ruiz
Palma, 1978
Blogaria
lanadadora.com





Creative Commons-en baimena